Ostegunean zabalduko dute maiatzera bitarteko Forondako ikastaroetan izena emateko epea

Baleike 2018ko abe. 10a, 09:15

Foronda kultur etxean eskaintzen diren ikastaroetarako izen emate epea zabalduko dute ostegun honetan. Urtarriletik maiatzera bitarteko ikastaroetan parte hartzeko deialdia da hau.

Abenduaren 13tik 19ra bitarte izango da izena emateko aukera, Alondegia kultur etxean bertan, 9:30etik 14:00etara, baita telefonoz (943 861 056) edota posta elektroniko bidez (kulturetxea@zumaia.eus)

Deialdi honetan honako ikastaroetarako eman daitezke izenak:

Egur taila

Astearteetan, 18:00-20:00

Urtarrilak 8 – Maiatzak 28.  Hileko 25 euro

Ohiturazko ehungintza

Ostegunetan, 18:00-20:00

Urtarrilak 10 – Apirilak 11, 75 euro ikastaro osoa

Kontrol mentala: Silva metodologia

8 ostegun,18:30-20:00.

Urtarrilak 10 - Otsailak 28.  Doan

Oinarrizko zeramika

Astearte + asteazkenetan, 17:30-18:30.

Urtarrilak 8 - Apirilak 17, 75 euro ikastaro osoa

Yoga in English +16 urte

6 larunbat, 10:00 - 11:00

1/19, 2/2+16, 3/9+23, 4/6 6  Torreberrin 30 euro ikastaro osoa

Alondegia kultur etxetik adierazi dutenez, beste ikastaro batzuetan badago oraindik tokia: pintura tailerrean, edota asteazkenetako Taichi saioetan, alegia, galdetu (pintura tailerra, taichi asteazkenetan). Kultur etxearekin harremanetan jar zaitezkete leku horien berri izateko.