Mikel Etxeberriak irabazi du Azpeitiko txakurkrosa

Baleike 2018ko abe. 9a, 17:53
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Azpeitiko III. Txakurkrosa korritu dute gaur goizean. 100 korrikalarik eta beste hainbeste txakurrek hartu dute parte lasterketa honetan. Euskadiko Txakurkros Ligako hirugarren proba izan da gaur Azpeitian jokatu dutena.

Gizonezkoetan Mikel Etxeberria zumaiarra izan da irabazlea Ray txakurrarekin. 29:13 denborarekin bete dituzte probako 7,5 kilometroak. 

Emakumezkoetan, Sonia Albarez laugarren izan da Pegaso txakurrarekin. 40:45 denbora egin du, irabazle izan den Aida Malesek baino 2:44 gehiago. Nagore Gallastegi hirugarren izan da Kini txakurrarekin.

Junior mailan, berriz, Kimetz Etxabek irabazi du Trier txakurrarekin 33:51 denbora egin du zumaiar gazteak. 

Hemen dituzue sailkapenak eta denborak. Urola Kostako Hitzan, berriz, probako argazki galeria ikus dezakezue.