Urola ibaiaren inguruko dokumentala aurkeztuko dute asteazkenean

Baleike 2018ko abe. 8a, 17:30

Algorri Interpretazio Zentroan izango dira Jabier Arenas eta Luis Juaristi dokumentalaren egileak. Urola ibaiaren egoera ikusarazteaz gain, herritarren ingurumenaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzea du helburu. 

Urola ibaia dokumentala aurkeztuko dute abenduaren 12an, asteazkena, 12:00etan Algorri Interpretazio Zentroan. Bertan izango dira Jabier Arenas eta Luis Juaristi ikus-entzunezkoaren egileak. Urola ibaiaren egoera ikusarazteaz gain, herritarren ingurumenaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzea du helburu. 

Algorrin bertan dokumentala ikusteko aukera izango da aurrerantzean. Horrez gain, Unesco Etxeak Geoparkearekin elkarlanean antolatutako Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketan ere ikusi hala izango da. Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean izango da erakusketa, Oxforden.

Urola ibaian oinarritzen da filma, baina Euskal Herriko gainontzeko ibaien egoera ulertzeko ere baliagarria izan daiteke. EITBko grabazio teknikari Jabier Arenasek sortu du 38 minutuko dokumentala. Ibaiaren historia du ardatz, Karmelo Otaegiren ahotsak lagunduta.

Urolaren ezaugarriak dira ikus-entzunezkoaren abiapuntua. Ibaiaren egungo egoerara egiten du salto ondoren, hondakinen ubideratzea eta depuratzaileen eraikuntzari esker, errekuperazio bidea hartu duela azalduz. Dokumentalaren tarterik zabalena ibaiko landarediari eta animaliei eskeintzen zaie, eta, azkenik, gizakion erantzukizunari erreparatzen dio.