Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Imanol Yeregik irabazi dute Euskalsurf zirkuitua

Baleike 2018ko abe. 2a, 17:42

Euskalsurf zirkuituko bigarren eta azken proba jokatu da asteburuan Mundakan. Txapelak bi mailetan Zumaiara etorri dira. 

Atzo jokatu zuten Euskalsurf zirkuituko bigarren proba Mundakan. Bi maila nagusietan zumaiarrak izan dira irabazleak. Imanol Yeregiren kasuan Deban 5. izan zen, Sopelan lehena, Orroagan bigarren eta Mundakan hirugarren. Horietatik hiru puntuazio onenak hartu dituzte kontutan.

Gonzalez-Etxabarrirena garaipenaren bidea izan da. Azken biak Orroagan eta Mundakan lortutakoak izan dira.