Protesta zaratatsua egin zuten atzo egoitzetako langileek

Baleike 2018ko aza. 30a, 17:46

Argazkia: ELA Urola Kosta

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek protesta ekintzak gauzatu dituzte aste honetan. Hala, astelehenean greba eguna izan zuten LAB sindikatuak deituta; ELAren greba deialdia, berriz, bost egunekoa izan da, astelehenetik ostiralera bitartekoak.

Astean zehar protesta ekintza batzuk egin dituzte. Asteazkenean kotxe karabana aritu zen eskualdeko herri eta errepideetan zehar. Atzo, berriz, iluntasunari eta euriari aurre eginda, langile talde bat kalera atera zen pintxo pote orduan beraien protestaren berri ematera.