Ugarein xistera zirkuituko finalak jokatuko dira gaur Aitzurin

Baleike 2018ko aza. 30a, 16:37

19:30ean hasita Ugarein Xistera zirkuituko finalak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Zumaiako pilotariak izango dira lehian partida hauetan. 

Gazteen mailan, Segurola eta Agirre zumaiarrak elkarren aurka arituko dira. Segurolak Etchegarayekin jokatuko du, eta Agirrek Olazagaztirekin. Ondoren maila nagusiko finala izango da, eta bertan Goixerri eta M. Elkorobarrutia, Aaronen eta Unai Uranga zumaiarraren aurka jokatuko dute.