Ion Larrañaga bigarren izan da 'Gailurra Xtreme 3EM' saioan

Baleike 2018ko aza. 30a, 14:28

Apalantza errezildarra izan da Hiru Erregeen Mahaiako gailurrera iristen lehenengoa. Bi segundu eskasengatik gelditu da zumaiarra bigarren.

ETB1eko Gailurra Xtreme 3EM saioko finala ikusteko aukera izan zen atzo gauean. Apalantza, Txomin eta Larra izan ziren finala jokatu zuten hiru lehiakideak. Lehia estua izan zuten Apalantza eta Larrak. Txomin, aldiz, hasieratik gelditu zen atzerago. Azken metrotan erabaki zen edizio honetako irabazlea, eta gutxigatik izan bazen ere, errezildarrak amaitu zuen lehen postuan. "Pena eman zidan ez irabaztea, baina orain, denbora pixka bat pasa ondoren, pena handiagoa eta dena ematen dit", aitortu du Larrañagak.

Gaur goizean izan da Baleike zumaiarra elkarrizketatzen, eta finalaz gain, programan izan duen ibilbidea ere kontatu digu. Elkarrizketa bihar izango duzue irakurgai.

Finaleko azken txanpa ikusgai hemen.