Wood Strings eta Dukkha taldeen kontzertua, bihar, Gaztetxean

Baleike 2018ko aza. 29a, 21:00

Wood Strings eta Dukkha taldeen kontzertua izango da bihar Torreberri Gaztetxean. Hitzordua 22:30ean izango da eta sarrera 5 eurokoa. Opari bezala CD bat emango dute. 

Aretxabaletatik eta Arrasatetik datorren Wood Strings taldea izango dugu, alde batetik. Folk eta rock ukituko doinuak eramango ditu oholtzara boskoteak. Andoaingo Dukkha Taldeak, bestetik, rock doinuak, goxoak bezain gogorrak, ekarriko ditu.