Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunarekin bat egin du GKNk

Baleike 2018ko aza. 26a, 18:28

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izan zen atzo, azaroaren 25a. GKN Zumaia enpresako langileek astelehenean egin dute bat aldarrikapenarekin. 

Bideo bat erakutsi eta komunikatu bat irakurri ondoren, GKN Zumaiako sexu jazarpenaren aurkako protokolua aurkeztu dute. Amaitzeko bakoitzak bere esku marka horma batean lagatzeko aukera izan du. Errelebo bakoitzean ordu erdiko geldiunea egin dute ekimen honetan parte hartzeko.