BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Bi zirkuitu Zelai talasoterapian

Baleike 2018ko aza. 26a, 12:16

Baleike Klubeko beste zozketa batekin gatoz. Zelai talasoterapiak emandako lagun batentzako bi talasoterapia zirkuitu zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Itzurun hondartzatik hartutako uraz baliatzen den talasoterapia zirkuitua egiteko aukera izango du zozketaren irabazleak eta harekin joango den lagunak. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunaren izena ostegun eguerdian aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!