Euskaraldiarekin bat egin duten herritarren kopurua etengabe igo da azken egunotan

Baleike 2018ko aza. 24a, 15:58

Euskaraldiaren bigarren eguna dugu gaur. Herritar asko ikusten da kalean ahobiziren edo belarripresten txapak paparrean dituztela. Azken egunotan etengabe gora egin du izena eman dutenen kopuruak, eta 1.800 lagun baino gehiagok eman du izena esperimentu honetan. 

Euskaraldiaren hasiera hurreratzen ari zela gero eta herritar gehiago interesatu da, eta atzo bertan, txapak jartzeko ekitaldiarekin batera, ehun lagun gehiagok eman zuten izena. 

16 urtetik gorako herritarrei dagokionez, %20-25 inguruan dago parte-hartzea. Merkataritza eta ostalaritzako 70 establezimendu atxikitu dira Euskaraldira, eta kirol elkarteetatia ia guztiek eman diote babesa esperimentuari.