'Super Lopez' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko aza. 23a, 10:30

Javier Ruiz Caldera zuzendariak super heroiaren paperean jarri du Dani Rovira aktore ezaguna Super Lopez izeneko pelikulan.

Super Lopez pelikula gaur estreinatuko da Espainiako hainbat zinema aretotan, eta Zumaian ere, asteburu honetan egongo da ikusgai.

Izen bereko komiki batean du jatorria pelikulak. Bertan, Chiton planetatik etorritako mutikoaren istorioa kontatzen du. Lurra planetara iritsi eta Lopez familiak adoptatzen du. Laster konturatuko da botere bereziak dituela: hegan egiten du, adimena irakurtzeko gai da, ikusmen gaitasun aurreratua du… baina bizitza zaila darama. Jaio zenetik zailtasun handia du bere dohain bereziak kudeatzeko, eta nekez lortzen du bizitza normala egitea. Luisa topatuko du orduan, institutu garaiko maitale zaharra. (zinea.eus).

Pelikula familia guztiarentzat dago zuzenduta eta ordutegi honetan emango dute: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.