Sabel dantza ikastaroa antolatu du Astinduk iganderako

Baleike 2018ko aza. 21a, 19:42

Misrine Gamboa irakasleak emango du tailerra, 17:30etik 19:30era Torreberriko aterpean.

Astinduren hilabeteroko dantza tailerrean, igande honetan, sabel dantzak landuko dituzte. Misrine Gamboa irakasleak emango du tailerra, 17:30etik 19:30era Torreberriko aterpean. Zapi bat eraman behar da. 

Tailerra doakoa da, irekia, eta adin eta maila guztietarako aproposa.