'Alma mater' film belgikarra emango dute bihar zine forumean

Baleike 2018ko aza. 21a, 13:34

Berlingo eta Sevillako zine jaialdietan sari bana lortutako pelikula honek, Siriako egoera azaldu nahi du. Filma bihar emango da Aita Marin, zine forum saioan, 22:00etan.

Oum Yazan hiru haurren ama da, eta etxea harrapatuta dago, setiopean dagoen hirian, Sirian. Babesleku bihurtu du etxea, bere familiarentzat eta auzokoentzat, gerratik libratzeko. Baina frankotiratzaileak patioetara tiro egiten dabiltza, eta lapurrak etxeetan sartzen ari dira. Eguneroko bizitzari eusten saiatuko da.