Zozkatu ditugu Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak

Ruper Ordorikak bakarkako kontzertua emango du igandean, azaroaren 25ean, 19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Kontzerturako sarrerak zozkatu ditugu

Bakarka izeneko diskoa argitaratu berri du oñatiarrak, eta halaxe, bakarka, igoko da Azpeitiko kulturguneko agertokira, gitarra baten laguntza soilarekin.

Sanagustin kulturgunean lagun batentzako bi sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Gaur goizean atera dugu saridunaren izena: Lander Irizar Alzelai. Zorionak! Sanagustineko atean izango duzu sarrera zain.

Eskerrik asko denoi zozketan parte hartzeagatik.

Kontzerturako sarrerak hemen erosi ditzakezue.