Martin Amilibia 97. izan da Atapuercako krosean

Baleike 2018ko aza. 12a, 19:00

Behobia-Donostia lasterketaz gain, asteburu honetan beste kros garrantzitsu bat jokatuko da: Burgosen korritzen den Atapuercako krosa, hain zuzen ere. 9.000 metroko lasterketa honek bere markak puskatu ditu 15. aldi honetan: 6.000 korrikalari baino gehiago bildu ziren irteera puntuan. 

IAAF zirkuituko lasterketa da hau eta Mundu mailako korrikalariek hartu dute parte bertan. Espainiako onentsuenak ere bertan izan dira, abenduan jokatuko den Europako txapelketarako azken txartelak ere bertan banatu direlako. 

Irteera puntuan izan direnen artean Martin Amilibia zumaiarra zegoen. 2017ko Behobian 13. izan zen Amilibia, baina azken 20 hilabetetan krosik korritu gabe zegoen lesio luze zela medio. Hau izan du mota honetako bere lehen krosa denbora luzean eta lehen 100 korrikalarien artean sailkatzea zuen helburu. Eta baita lortu ere: 97. izan zen Amilibia, 29:32 denborarekin.