Zozkatu ditugu Errigorako bi saskiak

Baleike 2018ko aza. 12a, 12:10

Zozkatu ditugu Errigorak eman dizkigun bi saskiak Baleikeko bazkideen artean.

ErrigoraNafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izeneko kanpaina jarri du abian. Auzolanari esker, jasotako diruaren %25 bertako euskalgintzari bultzada ematera bideratzen du.

Bi saski eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozketatzeko eta hauek izan dira saridunak: Montse Atxega Etxebeste (saski zuria), eta Ruth Salaberria Udabe (saski beltza).

Saski zuriak honako produktuak ditu:

  • Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
  • Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
  • Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
  • Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  • Zainzuri krema (Iturri)
  • Pasta ekologikoa (Martinelli)
  • Arroza (El Alcaraván)
  • Teilak (Monasterio de Cascante)
  • Ardo- eta kanela-pastak (Urrutia)
  • Txokolatezko cookieak (El Molinero)
  • Piperrada (Almanaque)
  • Pikillo saltsa (Maria Jesus)

Saski beltzak, aldiz, produktu hauek:

  • Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
  • Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
  • Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
  • Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  • Melokotoia almibarrean (Almanaque)
  • Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun)
  • Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)
  • Potxak (Maria Jesus)
  • Tomate frijitua (Pedro Luis)
  • Almendrak (Ablitasgo kooperatiba)
  • Borraja ekologikoa (La Churta)
  • Piper txorizero mamia (Gobeiaberri)

Saridunekin laster jarriko gara harremanetan. Zorionak bioi!