The Grace of Dionysusek Doble Check jaialdian joko du gaur, Donostian

Baleike 2018ko aza. 9a, 14:36

Donostiako Dabadaba klubak Doble Check izeneko musika jaialdia antolatu du asteburu honetarako. Gaur eta bihar izango dira kontzertu laburrak Mundaiz kalean, Egia auzoan, dagoen aretoan. 

Talde bakoitzak ordu erdi izango du bere musika jotzeko, eta ez da inolako soinu probarik egingo aurretik. Agertokira igo eta jo. 29 musikari edota talde igoko dira Dabadabako agertokira, eta horien artean da The Grace of Dionysus hirukote zumaiarra. Udan argitaratu zuten Katharsis diskoko abestiak joko dituzte. Beraiek izango dira, gainera, igotzen lehenak: 19:00etatik 19:30era joko dute. 

Sarrerak hemen dituzue salgai.