Boluntarioak erakartzeko mahaiak jarriko ditu Nagusilanek gaur eta bihar

Baleike 2018ko aza. 9a, 08:02

Nagusilanek, adin nagusikoen giza boluntariotzak, mahaiak aterako ditu kalera asteburu honetan. Elkartera boluntario berriak erakartzea izango du kanpaina honek helburu. 

Bi mahai jarriko dituzte Nagusilaneko Zumaiako lagunek herriko kaleetan: bat Erribera kalean eta bestea Alai auzategian, Eroski aurrean.

Ostiralean arratsaldez izango dira, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta bihar 11:00etatik 14:00etara.