Irrimarrak ilustratu ditu Altzoko Handiaren inguruko bildumaren lehen bi liburuak

Baleike 2018ko aza. 7a, 20:00
Argazkia: Erein

Handia filmak zabaldutako bideari jarraituaz, Erein argitaletxeak Migel Joakin Eleizegi, Altzoko Handiaren inguruko bi album argitaratu ditu. Koldo Izagirrek idatzi ditu testuak, eta Karmele Gorroñok eta Irene Iruretak osatzen duten Irrimarrak ilustratu ditu. 

Eleizegi gigantismo gaixotasuna izan zuen gaztea zen, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zena. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta izen horrekin abiatu du Erein argitaletxeak literatur bilduma hau, pertsonaia hori izango duelako protagonista.

Aurreneko bi izenburuak dira Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa, album formatuan argitaratuak, Koldo Izagirreren testu poetiko eder banarekin eta Irrimarrak sentsibilitate handiz irudietan emanak.

Liburuak argitaletxearen webgunean eskuratu daitezke.