Telmo Iruretak aktore onenaren saria irabazi du Valentzian

Telmo Iruretak gizonezko aktore onenaren saria irabazi du Valentziako Cullera herrian egin den desgaitasunaren inguruko zine jaialdian. Fernando Verak zuzendutako Robarte una noche lanagatik irabazi du zumaiarrak sari hau. Filma horretan lan egin duen Miren Ibargurenek emakumezko aktore onenaren saria irabazi du.