'Europa huele a muerto' proiektua azaltzeko mural margotzea eta kontzertuak egingo dira larunbatean

Baleike 2018ko aza. 6a, 10:53

Lizarrako Flitter taldeari egindako omenaldi moduan diskoa atera dute orain hilabete batzuk Europa huele a muerto izenarekin. Bertan, 42 taldek hartu dute parte. Elkartasun proiektu bat ere gauzatu zuten orain hilabete batzuk Melillan. Hori guztia azaltzeko, ekitaldia egingo dute larunbatean, Erribera kaleko horma parean.

Kalea Guztiona Da mugimenduarekin batera egingo dute ekitaldi hau larunbat arratsaldean, eta murala ere margotuko dute. 17:30ean, proiektuaren azalpena egingo da, pintxo potearekin. Margolanana ere hasiko dute ordu horretan. 18:30ean Iker Bakarlariren kontzertu akustikoa izango da, eta 19:30ean Delient taldearen saioa.