Halloweeneko kontzertua izan zuten atzo Ludotekan

Baleike 2018ko aza. 1a, 09:39

Arimen Eguna izan genuen atzo. Horren aitzakian, Halloweeneko kontzertua antolatu zuten Ludotekan. 20 minutu inguruko kontzertua eskaini zuten Musika Eskolako eta Bandako klarinete jotzaileek. Ikasle hauek jandaurrean jotzera ohitzea izan zen emanaldi txiki honen helburua. Esperientziarekin gustura, aurrerago errepikatzekotan geratu ziren.