Urriko masterra irabazi du Iñaki Osa Goikoetxeak

Baleike 2018ko urr. 30a, 13:00
Goikoetxea eta Irastorza, Jai Alai World Tourreko irabazleak

Iñaki Osa Goikoetxeak ezin era hobean amaitu du zesta punta denboraldia, Gernikako Urriko masterra irabazita. Jonatan Duke Hernandezekin bikotea osatuta, Olharani eta Lopezi hiru setetan irabaziz zieten.

Lehen seta Goikoetxeak eta Hernandezek irabazi zute, 15-10 emaitzarekin. Bigarrenean Olharanen eta Lopezen erreakzioa etorri zen eta 13-15ekin irabazi zuten. Beraz, berdinketa hausteko setean erabaki zen zer bikotek eramango zuen etxera Gernikako txapela. Hirugarren setean Goikoetxea eta Hernandez izan ziren nagusi 5-2 emaitzarekin.

Lehen partidan Laduche eta Basque lapurtarrek Inclani eta Ekhiri bi setetan irabazi zieten: 12-15. 14-15.

Partidak jokatu aurretik Jai Alai World Tourreko irabazleei txapelak ezarri zizkieten. Aurtengo Tourreko aurrelari onena Iñaki Osa Goikoetxea izan da, eta atzelari onena Eric Irastorza.

Denboraldi itzela izan da aurtengoa zumaiarrarentzat. Hossegorreko, Gernikako, Hondarribiko eta Zumaiako masterrak irabazi ditu, Urriko honekin batera. Horrez gain, lehen aldiz, Urrezko Eskularrua irabazi du. Donibane Lohizuneko Internationauxen bigarren izan da eta laugarren Munduko txapelketan.