Hilerriko kolunbarioa eraikitzeko lanak hasi dituzte

Baleike 2018ko urr. 29a, 17:22

Hilotzak errausteko "gero eta joera handiagoa" dela uste du udalak, eta errauts horiek jaso ahal izateko, 192 horma hobi jarriko dituzte.

Lehen urrats gisa, kolunbarioa kokatuko den gunean lurperatuta zeuden 8 haurren gorputzak atera zituen udalak maiatzean, aldez aurretik familiaren baimena jasota. Behin lan horiek eginda, kolunbarioa eraikitzeko obra abiatu dute. Hain justu, 192 horma hobi eraikiko dituzte bertan. Lanak azaroan amaitzea aurreikusi dute.

Pertsona interesdunek udaletxean bertan egin beharko dute horiek erabiltzeko eskaera. 

Hilerrian beste hainbat hobekuntza egiteko baliatuko dituzte eraikuntza lanak; esate baterako, goiko atea eta paretak txukuntzea, bertako eskailerak konpontzea, eta aldi berean, baranda berrien ezarpena, irisgarritasuna hobetzeko.