Pentsio duinen aldarriarekin jarraitzen dute herriko pentsionistek

Baleike 2018ko urr. 29a, 15:20

Hotzak eta euriak ez ditu kokildu herriko hainbat pentsionista, eta gaur ere, astelehenero moduan, elkarretaratzea egin dute, 12:00etan.

Zumaiako pentsionistek ez dute pentsio duinen aldeko aldarrikapena alde batera uzteko asmorik. Horrela, beste astelehen batez, elkarretaratzea egin dute gaur ere, 12:00etan. Gaurkoan, ordea, Kofradiako aterpean izan dira.