Lopez eta Goikoetxea aurrez aurre izango dira gaur Gernikako finalean

Baleike 2018ko urr. 29a, 08:15

Urriko Azken Astelehena ospatzen dute Gernikan, eta ospakizun horren baitan zesta puntako Urriko masterra antolatzen dute. Gaur 18:00etan jokatuko dute finala eta gauza bat garbi dago: zumaiar bat igoko da podiumeko goiko postura.

Lau jokalari handi neurtuko dira gaur Gernikako frontoian: Jean Dominique Olharan, Imanol Lopez, Iñaki Osa Goikoetxea eta Jonatan "Duke" Hernandez. Ondo sufritu zuten bi bikoteek larunbat iluntzean jokatutako finalaurrekoetan. Lehen partidan Olharan-Lopez bikoteak 15-12 eta 15-8 emaitzarekin irabazi zien Olha eta Minviellei. Bigarren partidan, Goikoetxeak eta Hernandezek izerdi franko bota behar izan zuten Hormaetxea-Ekhi bikoteari irabazteko: 15-12 eta 15-14.

Adituen arabera gaurko finalera begira ez dago faborito argirik. Beraz, edozer gauza gerta daiteke gaur Gernikan. Lau pilotarien maila ikusita, behintzat, ikuskizuna ziurtatuta izango dela dirudi.

Lehen partidan Daniel Inclan mexikarra eta Ekhi Martinezekin, Ludovic Laduche eta Thibault Basque lapurtarren aurka arituko dira.

Gernikako hitzorduarekin amaituko da aurtengo Jai Alai World Tourra. Irabazleak Iñaki Osa Goikoetxea eta Eric Irastorza izan dira.