Bihar hasiko da XIV. Ainguratutako Ontzien Arrantza txapelketa

Baleike 2018ko urr. 26a, 13:14

XIV. Ainguratutako Ontzien Zumaiako Klub Nautiko Sariko lehen proba jokatuko da bihar, urriaren 27an, Zumaian. Txapelketako hurrengo eta azkeneko jardunaldia, berriz, azaroaren 17an izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, itsasoaren egoera ona ez balitz, lehenengo proba hori datorren asteburuan jokatuko litzateke.

Bihar ekingo zaio Zumaiako Klub Nautikoak antolatutako XIV. Ainguratutako Ontzien txapelketari. Lehiaketa honek bi proba izango ditu, eta lehenengoa bihar jokatuko da 10:00etatik 16:00etara. Zumaiako elkarteko kide diren ontzi guztiek ahalko dute parte hartu, eta izen ematea elkartearen egoitzan egin daiteke proba hasi baino ordubete lehenago, edo aurrez arrantza@clubnauticozumaia.com emailera mezua bidaliz.

Ontzi bakoitzean gehienez bi pertsonek ahalko dute parte hartu. Araudia eta arrantza egiteko lekua gaur bertan emango zaie patroiei elkartearen lokalean, 19:00etan egingo den bileran. Proba 10:00etatik 16:00etara jokatuko da, eta 17:00etarako ontzi guztiak kirol portuan egon beharko dute. Ondoren pisaketa egingo da. Bakarrik aurrez lehiakideei emango zaien taula batean jartzen dituen espezieak arrantzatu ahalko dira.