‘El reino' pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean

Baleike 2018ko urr. 26a, 11:01

Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, zinema areto komertzialetara iritsi da Sorogoyenen azken filma.

Sorogoyenen azken filma thriller politikoa da. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta orain areto komertzialetara iritsi da. 

Sinopsia: Manuel politikagintzan ari da, bere erkidegoan, eta estatuko politikagintzara igaro nahi du. Baina egun batean, bere lagun Pacorekin batera, ustelkeriarekin lotuko dute, eta, egun batetik bestera, kargu guztietatik kanpo geratuko da. Lagunek traizionatu egingo dute, eta alderdiak haren gain utzi nahiko du ardura osoa. Orduan, emaztearen eta alabaren laguntzaz, mendeku bila hasiko da.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean emango dute, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.