'Flashback paradies' erakusketa zabalduko dute bihar Oxforden

Baleike 2018ko urr. 25a, 12:39

Bihar arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dute Christiane von Enzberg argazkilari alemaniarraren erakusketa. Egunero ikusi ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Danubio haranean jaioa da Christiane von Enzberg, eta Bartzelonan bizi da gaur egun. Gizakiak hartzen du arretaren erdigunea argazkilariaren obran, eta nazioarteko hainbat aldizkarik argitaratu ditu bere lanak. 

Hautnah! argazki seriean hondartzan dauden pertsonak erakusten ditu, pertsonaien nahiak agerian utziz. Ikuste lengoaia poetikoa da, baina batzuetan lirismo horren aurka egiten du.