Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Baleike 2018ko urr. 25a, 12:01

Aurreko astean Iruñean bikotekideak etxeari su emanda zauritu zen Yolanda Jaen 50 urteko emakumea hil egin dela jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak herenegun. Hilketa salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, 19:30ean Saregileen plazan. 

Nafarroako Gobernuak asteartean jakinarazi zuen hil egin zela aurreko astean Iruñean bikotekideak etxeari su emanda zauritu zen Yolanda Jaen 50 urteko emakumea. Poliziak astelehenean atxilotu zuen gizona, eta epaileak espetxeratu egin du.

Hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute. Saregileen plazan elkartuko dira gaur, arratsaldeko 19:30ean.