Urriko masterraren finalaurrekoa jokatuko dute Goikoetxeak eta Lopezek larunbatean

Baleike 2018ko urr. 25a, 07:00

Urriko masterraren finalaurrekoak jokatuko dira larunbatean Gernikan. Jai Alai Word Tour 2018ko azken txapelketa da hau. Finalaurrekoetan Zumaiako bi puntista arituko dira. 

Partidak 19:00etan jokatuko dira Gernikako frontoian. Lehen finalaurrekoan Iñaki Osa Goikoetxea eta Hernandez, Hormaetxea eta Ekhiren aurka arituko dira, eta jarraian Olharan eta Imanol Lopez, Olha eta Minvielle-en aurka. 

Lehen partidan Goikoetxeak Jonatan Duke Hernandezekin jokatuko du, hau da, munduko txapeldunarekin. Denboraldi honetan ez dute biek elkarrekin jokatu. Aurrean Alex Hormaetxea eta Ekhi Martinez izango dituzte. Mundialean izan ziren azken bi hauek ere, baina ordezko lanetan, eta ez zuten minutu bat bera ere jokatu.

Bigarren partidan Minvielle arituko da hasieran iragarrita zegoen Etxetoren ordez. Olharekin bikote osatuta, Olharan eta Imanol Lopez izango dituzte aurkari. 

Finala astelehenean jokatuko da, 18:00etatik aurrera.