'Lucky' filma emango du Ostarrenak aste honetako zine forumean

Baleike 2018ko urr. 24a, 11:30

Lucky pelikula emango du Ostarrenak biharko zine forumean. 22:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak 5 euroan izango dira salgai.

Zuzendaria: John Carroll Lynch. Aktoreak: Harry Dean Stanton, Ed Begley Jr, Beth Grant, James Darren. Iraupena: 88 minutu. Generoa: Drama, zahartzaroa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.

Lucky 90 urteko gizon ateo bat da. Lagun guztiak baino gehiago iraun du, eta bizitzaren azken atalean dago. Bidaia bat abiatuko du, bere burua aurkitzeko eta bizitzaren zentzua ulertzeko. Harry Dean Stanton aktorearen azken filma da. Travis pertsonaiarekin egin zen ezagun, 1984ko Paris, Texas filmean. Irailean hil zen.