Rueda cubana ikastaroa izango da igandean

Baleike 2018ko urr. 24a, 10:41

Astindu dantza elkarteak dantza estiloen inguruko tailerrak antolatuko ditu hilero. Urrian, Rueda cubana izena dantza landuko dute. 

Tailer hau urriaren 28an egingo da, igandea, 17:30-19:30 ordutegian Beheko Plazan. Irakaslea Aitor Aizpurua izango da. 

Tailerrak doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak izango direla zehaztu dute antolatzaileek.