Adinekoen egoitzetako langileak grebara deitu ditu ELAk

Baleike 2018ko urr. 23a, 18:26

Bihartik hasita, hiru eguneko grebara deitu ditu ELAk Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak. Goizeko 11:30ean elkartuko dira Magnolioan, hitzarmen berriak adosteko negoziazioak “blokeatuta” jarraitzen duela salatu eta akordio horiek berritzea eskatzeko.

Irailaren 28an egin zuten langileek lehen greba eguna, eta bihartik ostirala bitarte ere grebara deitu ditu sindikatuak. Zumaiako langileak 11:30ean elkartuko dira Magnolioan, akordioak berritzea eskatzeko. Azaroaren 26tik 30era eta abenduaren 24tik 31ra egingo dituzte gainontzeko lanuzteak.

ELAk azaldu du sozializazio kanpainak egin dituela hitzarmen berri bat eskatzeko, eta patronala eta diputazioa ez direla “mugitu” ikusita, beharrezkoa ikusi dutela grebara jotzea, “presioa egiteko”. Sindikatuak azaldu du grebak “oihartzun ona” izango duela espero duela.