Zumaiena Euskadiko ordezkari eskola jasangarrien sarean

Zumaiena Ikastetxea 2018ko urr. 20a, 16:04

Zumaienako bi ikasle eta irakasle bat izan dira Albacen ospatu den eskola jasangarrien topaketan.

Gure ikastetxea, eskola jasangarrien Euskadiko IRAES 21 taldean dago. IRAES 21, Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunerako ikastetxe bezala errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuna hezkuntza munduan bultzatzen duten 104 ikastetxek osatzen dute. Sare honetan esperientziak trukatu, proposamenak egin, ikastetxe eta sareko konferentziak prestatzen edota estatu zein nazioarte mailako esperientziak partekatzen dituzte ikasleek.

Aurten, Albaceten izan da estatu mailako ikastetxe jasangarrien topaketa eta IRAES 21-eko 7 ikastetxe izan ziren aukeratuak ordezkari modura topaketara joateko, horien artean gurea. Agenda 21 eta IRAES taldean egiten dugun lan bikaina aldarrikatu zuten gure ikastetxea aukeratzeko orduan.

EAE-ko beste 12 ikasleekin batera, esperientzia polita bizitzeko aukera izan dute Alaitz Aramendi eta Nerea Lujan ikasleek. Eskerrak eman baita, Koro Epelde irakasleari ere Zumaienako ordezkari modura, egindako lan guztiarengatik.