ZUZENEAN: Goikoetxea eta Aldazabal, munduko txapelketako finalaurrekoan

Baleike 2018ko urr. 18a, 18:00

Bartzelonan jokatzen ari diren munduko pilota txapelketaren baitan, gaur iluntzean zesta puntako finalaurrekoak jokatuko dira Vall d'Hebroneko frontoian. Norgehiagokak 20:00etan hasiko dira eta zuzenean ikusteko aukera izango duzue hemen.

Gauza bakarra da jakina: finalean Espainiako eta Frantziako bikoteak neurtuko direla. Lehen faseko gurutzaketek Espainiako bi taldeak eta Frantziako bi taldeak elkarren artean neurtzea ekarri dute. Hala, 20:00etan hasita, Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra eta Aldazabal (Espainia A), Erkiaga eta Hernandezen (Espainia B) aurka arituko dira, eta Patxi eta Irastorza (Frantzia A), Olharan eta Etxetoren (Frantzia B) aurka. 

Lehen fasearen ondoren kanpoan geratu dira Mexikoko eta Kubako bikoteak.

Bi finalaurrekoetako irabazleak larunbateko final handian neurtuko dira (20:00etan). Gaurko galtzaileek 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute, bihar, 19:00etan.