2018/10/18 22:00etan

Zinema

Visages, villages

Visages, villages
Aita Mari aretoa, Zumaia

Aurreko astean ematekoa zen pelikula hau, baina arazo teknikoak zirela medio, ezinezkoa izan zen. Pelikula hau ostegunean, hilaren 18an, emango da, 22:00etan, Aita Mari zinean. Sarrera: 5 euro.

Zuzendariak: Agnes Varda eta JR. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 89 minutu. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017.

Agnes Varda zinemagile beteranoa eta JR argazkilari gaztea elkartu egingo dira herriz herri joateko, furgoneta berezi batean. Vardak 88 urte ditu, eta JRk 33. Azken honek argazki estudio bat paratu du furgonetan, eta horretan bidaiatuko du bikoteak. Herrietara heldu, eta biztanleak furgonetara gonbidatuko dituzte. Barruan, argazkia egin, eta formatu handian aterako dira irudiak furgonetaren albo batetik. Herriak apainduko dituzte, gero, herritarren erretratuekin.

Hemen duzue pelikularen trailerra: