Karlos Apeztegiaren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute

Baleike 2018ko urr. 17a, 15:40

Guardia Zibilak Karlos Apeztegia preso ohia atxilotu zuen atzo eguerdian Hernanin, lan egiten duen Etxerat-en bulegotik irtetzen ari zela. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, 19:30ean Magnolioan.

 Intxaurrondoko kuarteletik pasa ondoren eraman zuten Madrilera, eta espetxeratzeko agindua eman du gaur Auzitegi Nazionalak.

Espetxean zegoela funtzionarioen datuak ematea leporatu diote Apeztegiari. Fiskalaren ustez, nahikoa zantzu daude talde armatuko kide izatearen delitua egozteko. 21 urteko espetxe zigorra bete ondoren, 2013ko maiatzean askatu zuten.

"Kartzelak hustutzeko garaia" izan arren Espainiako Gobernuak errepresioa erabiltzen jarraitzen duela iritzita, elkarretaratzea deitu dute gaurko. Magnolioan elkartuko dira, 19:30ean.