'Cold war' eta 'Superagente canino' pelikulak emango dira asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko urr. 12a, 10:49

Canneseko azken zine jaialdian zuzendari onenaren saria jaso zuen Cold war pelikula poloniarra ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Umeentzako Superagente canino pelikula ere programatu dute. 

Zuzendaria: Pawel Pawlikowski. Aktoreak: Joanna Kulig, Tomasz Kot. Iraupena:88 minutu. Generoa: Erromantikoa, drama. Herrialdea: Polonia. Urtea: 2018. Jatorriko izenburua: 'Zimma wojna'.

Gerra Hotza agertoki moduan, filmak bikote baten harreman gorabeheratsua kontatzen du. Oso ezberdinak dira bi protagonistak, jatorriz eta izatez, eta erabat bateraezinak. Halere, 40 urteko maitasun istorioa biziko dute. Pawel Pawlikowski zuzendari poloniarrak zuri-beltzean filmatu du bere gurasoen bizitzan oinarritutako istorioa. Ida filmarekin Oscar bat irabazi zuen. Zuzendari onenaren saria jaso du aurten Cannesen, Cold War-engatik.

Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean. 

Haurrentzako zine saioak ere izango dira asteburuan, Superagente canino pelikularekin. Gaur eta igandean 16:30ean izango dira saioak. Hemen duzue pelikularen trailerra: