Generoaren eraikuntzaren inguruko hitzaldia antolatu du Txiribuelta Elkarteak

Baleike 2018ko urr. 11a, 12:15

Jolasen, ipuinen eta hipersexualitatearen inguruan arituko dira asteartean, Edurne Epeldek gidatuko duen hizketaldian. 

Txiribuelta Elkarteak antolatuta, generoaren eraikuntzaren inguruko hitzaldia izango da asteartean Forondan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Edurne Epeldek gidatuko du saioa, eta besteak beste, ipuinak, jolasak eta hipersexualitatea izango dituzte hizketagai. 

Solasaldiak iraun bitartean, zaintza zerbitzua jarriko dutela zehaztu dute antolatzaileek.