Laugarren ‘BRK Fest’ jaialdia ospatuko dute larunbatean Torreberri gaztetxean

Baleike 2018ko urr. 11a, 10:00
Altsasuko eta Oreretako gazte auzipetuekin elkartasunez antolatu zuten jaialdia iaz. (Argazkia: BRK Fest)

Arratsaldetik hasita, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik helduko diren taldeak izango dira Torreberri gaztetxean. Gaztetxea ekonomikoki laguntze aldera antolatu dute jaialdia.

BRK Fest IV jaialdia ospatuko dute larunbatean Zumaiako Torreberri gaztetxean. Arratsaldean hasita, hainbat musika taldek kontzertuak eskainiko dituzte gaztetxe kanpoko aterpean jarriko duten oholtzan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 7 euroren prezioa izango du jaialdirako sarrerak.

Zumaiar batek duela lau urte «muntai polizial baten ondorioz» jaso zuen isuna ordaintzeko antolatu zuten jaialdiaren lehen edizioa. «Orduan ez genuen uste jarraipena izango zuenik, baina arrakasta izateaz gain, muntaia polizialek jarraitu egiten dute. Horri erantzuna emateko jarraitu dugu urtero antolatzen», azaldu dute antolatzaileek. Altsasuko eta Oreretako gazte auzipetuekin elkartasunez antolatu zituzten kontzertuak iaz. Aurten, Zumaiako Torreberri gaztetxea laguntzeko izango da: «Lapurretak egon ziren, eta horrez gain, herri mugimendua biltzeko espazio garrantzitsua da».

Goizetik 30 boluntariotik gora arituko dira etzi lanean. 18:00etan hasiko da jaialdia, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik helduko diren taldeak igoko dira oholtzara: Bergarakoak, Zumaiakoak, Gasteizkoak, Arbizukoak eta Legutiokoak.

BRK Fest IV

18:00-18:45. Las Tuerkas.
19:00-19:45. The New Brigade.
20:00-20:45. No Regret.
21.30-22:30. Brigade Loco.
22:45-23:45. Boot Boys.
00:00-01:00. Nafarroa 1512.

Las Tuerkas

The New Brigade

 

No Regret

 

Brigade Loco

 

Boot Boys

 

Nafarroa 1512