1935ean jaiotakoen bazkaria urriaren 28an egingo da

Baleike 2018ko urr. 9a, 15:26

Urriaren 28an, igandean, 1935ean jaiotakoak elkartuko dira. Aurrez izena eman beharko da.

35eko kintoek urriaren 28an egingo dute topaketa. Horrela, goizeko 11:00etan meza izango dute eta 14:00etan bazkaria Beheko Plaza jatetxean, hogarrean. Izena emateko deitu zenbaki hauetako batera: 943861334 (Begoña) edo 943861041 (Brigida).