'Lur' antzezlana eskainiko dute gaur Aita Marin

Baleike 2018ko urr. 5a, 13:00

Ia 300 gaztetxo gerturatu dira goizean Aita Mariko zine aretora, 'Lur' antzezlana ikustera. 20:00etan izango da bigarren saioa. 

Familia antzerki saioarekin hasiko da 2018-2019 antzerki denboraldia. Xake produkzioaken Lur antzezlana izango da gaur Aita Marin, 20:00etan hasita. 4 euroren truke eskura daitezke sarrerak. 

Sinopsia
Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.