Serious Business taldearen kontzertua, bihar, Tximista garagardotegian

Baleike 2018ko urr. 4a, 15:40

Serious Business blues taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 5ean, bihar, Tximista garagardotegian, 20:00etatik aurrera.

Serious Business taldea, 2015. urtean Zumaian sortutako blues-rock proiektua da. Lau musikarik osatzen dute taldea: Aitor Badiola (gitarra elektrikoa eta ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa), Antxon Sarasua (pianoa eta teklatuak) eta Ander Zulaika (bateria).  

Taldeak blues eta rock doinuak ditu oinarri, baina beste estilo batzuk ere jorratzen ditu: funk, R&B eta jazz-a, besteak beste. Taldeari buruzko informazio gehiago hemen.