Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko bigarren deialdia hilaren 15era arte dago zabalik

Baleike 2018ko urr. 3a, 16:04

Udalak urriaren 1ean zabaldu du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko bigarren deialdia, udako ikastaroei zuzendutakoa. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak.

Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira diru-laguntzen onuradun. Horretarako, ordea, ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • Zumaian erroldatuta egotea
  • Gutxienez, %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
  • Betebeharrak eguneratuak izatea Udalarekin, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.

Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen %100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan gehienez ikastaroaren %75 ordainduko zaie. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroak zein edo barnetegietakoak direnean, gehienez %75 ordainduko zaie.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Diru laguntzaren eskaera orria beteta (hirugarrenen altako orria barne)
  • Nortasun Agiriaren fotokopia
  • Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Egindako ikastaroan asistentzia %80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana

Eskaera epea zabalik egongo da urriaren  15era bitartean eta udaletxeko Euskara zerbitzuan egin beharko da. Eskabidea eta laguntzen oinarria  udal webguneko diru-laguntzen atalean izango dituzte eskura interesdunek.