Haurreskoletan izena emateko epea ireki dute

Baleike 2018ko urr. 2a, 18:45

Urriaren 9ra arte eman ahal izango da izena 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat.

Zabaldu dute Arrangoleta eta eskola txikiko haurreskoletan izena emateko epea. Abenduan, urtarrilan edo otsailan hasteko, 0 eta 2 urte bitarteko haurrak hilaren 9ra arte matrikulatu daitezke.