BIDEOA Peru Nolaskoain: "Aukera izan dut Realera joateko, baina garbi neukan Athleticen jarraitu nahi nuela"

Baleike 2018ko urr. 2a, 14:59

Peru Nolaskoain futbol jokalari zumaiarrak kontratua luzatu du Athletic taldearekin. Akordio honen arabera, 2024ra arte izango da Bilboko klubeko jokalaria. Honen berri eman du gaur goizean izandako prentsaurrekoan. Pozik agertu da zumaiar gaztea eta azaldu du, hurrenez hurren, Realera joateko eskaintza izan duela. 

Kazetariek egindako galderei erantzun die Peru Nolaskoainek gaur goizean. Adierazi du Realera joateko eskaintzak izan baditu ere, Athleticen jarraitzeko erabakia hartu duela. Orain lau urte Antiguokon jokatzen zuenean, lau urte geroago lehen mailan profesional moduan aritzea "amets bat" bezala ikusiko zuela aipatu du. "Ametsa egi bihurtu da eta orain hemen gaude".