ZOZKETA: 'Lur' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2018ko urr. 2a, 11:45

Familia antzerki saioarekin hasiko da ostiral honetan 2018-2019 antzerki denboraldia. Xake produkzioaken Lur antzezlana izango da ostiralean Aita Marin, 20:00etan hasita. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar duzue. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Sinopsia

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio; berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

Erlazionatuak