'Zumaia emez' bisita komentatua egingo da larunbatean

Baleike 2018ko urr. 2a, 09:09

Zumaia emez: emakumeen ibilbidea pausoz pauso izeneko bisita komentatua egingo da larunbat goizean. Bisita honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. 

Herrian emakumeek, ospetsuek nahiz eguneroko lanarekin herria egin duten beste guztiek zer erakuts dezaketen erakutsiko dute ibilbide honetan. Dendari, hoteletan langile, irakasle, kontserbetako langile edo mojak, eta baita herriko izen pisudunak: Julene Azpeitia, Elvira Zipitria, Balendiñe Albizu esate baterako. Haien bizitza eta emariak izango dira jarduera honen ardatzak. 

Irteera hau larunbatean goizeko 11:00etan egingo da eta ordubete inguruko iraupena izango du. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Alondegia kultur etxean (943 861 056 / kultura@zumaia.eus).